View Post

VII. GP IRRISTAKA INDOOR SARIA

Aurten ere, VII. Irristaka Indoor Saria ospatuko da. Lehiaketa, azaroaren 27an ospatuko da goizeko bederatzi terditatik aurrera Tolosako Usabal Kiroldegian (Gipuzkoa). Sari hau IRRISTAKA TALDEAK antolatu du, Tolosako Udalaren laguntzarekin eta Gipuzkoako Irristaketa Federazioaren zuzendaritza teknikoarekin. Aurtengo edizio honetan, aldaketa batzuk ditugu. Esanguratsuena, 2010. urtetik aurrera jaiotako edonork parte hartu ahalko du, federatuta egon ala ez. Izena emateko epea azaroaren …

View Post

VII. Basauri Indoor

Gaur, Irristakako gazteak Basaurin ospatu den VII. Basauri Indoorrean parte hartu dute. Batzuentzat lehen lasterketa izan da. Denak oso ondo ibili dira.    

View Post

AURTEN BAI, VI. IRRISTAKA SARIA OSPATUKO DA!

Iaz ezin izan genuen ospatu, baina aurten irristaketa Tolosako Usabal kiroldegira itzultzen da. Igande honetan, abenduaren 5ean, Irristaka Taldeak antolaturiko VI. Irristaka Indoor Saria ospatuko da. Abiadurako irristaketa egurrezko lurzoru azkarrean ikusteko aukera paregabea da. Lasterketa laburrak eta biziak. Lau itzulitako lasterketa bakoitzean, 4 patinatzaileek beraien abilezia, teknika eta indarra uztartu beharko dituzte sailkatuak izateko eta garaipena eskuratzeko. Sailkapenak bi …

View Post

IRRISTAKA ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Gasteizen jokatutako Euskadiko Txapelketan, Irristakako 6 patinatzailek, Espainiako txapelketetara pasatzea lortu zuten: Ximon Villalobos, Julen Urkizar, Oier Alonso, Marta Garcia, Ekhi Civico eta Jon Urkizarrek. Maiatzaren 8-9an, Iruñean jokatutako Estatuko Zirkuitu Txapelketan, hamaika federaziotako 39 klubetako 226 patinatzailek parte hartu zuten. Nafarroa izan zen parte hartzaile gehien zituen federazioa (61), ondotik Valentzia (37), Asturias (35), Madril (22), Katalunia (19), Galizia …

View Post

ESPAINIKO ZIRKUITUKO INFANTIL ETA JUVENIL TXAPELKETA ETA ALEBIN MAILAKO ESPAINIAKO ZIRKUITUKO KOPA

Asteburu honetan, Maiatzaren 8 eta 9an, Iruñeako Antoniutti zirkuituan Espainiako Zirkuituko Infantil eta Juvenil Txapelketa eta Alebin mailako Espainiako Zirkuituko Kopa jokatuko da. Kategoria horietako Espainiako esprinter onenak lehiatuko dute. Horien artean, Irristaka taldeko 6 patinatzaile izango ditugu: Ximon Villalobos, Julen Urkizar, Oier Alonso, Marta García, Ekhi Civico eta Jon Urkizar. Lasterketak, Antoniuttiko zirkuituan izango dira, 430 metroko soka duena …

View Post

32 dominekin itzuli dira Gasteizetik

Asteburu honetan Gasteizen ospatutako Euskadiko txapelketan, Irristaka Taldeak emaitza oso onak lortu ditu. Larunbatean, Zirkuituko Txapelketan 76 patin lasterketariek hartu zuten parte. Horietatik, 13 Irristakako Taldekoak eta guztira, 23 domina eskuratu zituzten. Igandean berriz, Pistako Txapelketan 42 parte hartzaile ibili ziren lehian, horietatik 10 Irristaka Taldekoak eta 19 domina lortu zituzten. Euskadiko Txapelketaz gain, Gipuzkoakoa ere jokatu dute. Zirkuituko Euskadiko …

View Post

Euskadiko Txapelketa 2021

Pandemiak ere gogor jo du patinaian. Azken urtean jasaten ari garen neurriek, are eta zailago egiten dute abiadurako patinaian entrenatzea. Hala eta guztiz ere, Irristaka Taldeko gazteak, beharrezko segurtasun neurriak hartuta gogor ari dira lanean. Eta asteburu honetan, Gasteizen ospatuko den Euskadiko Txapelketara joango dira lehiatzera. Iaz, txapelketa bertan behera geratu zen, beste lasterketa guztiekin batera. Orduztik ez da inongo …

View Post

V. IRRISTAKA INDOOR SARIA

Aurtengo Abenduaren 22an, Igandean, V. Irristaka Indoor Saria ospatuko da Tolosako Usabal Kiroldegian (Gipuzkoa). Sari hau IRRISTAKA TALDEAK antolatutakoa da, Tolosako Udaletxearen laguntzaz eta Gipuzkoako Irristaketa Federazioaren gidaritzapean. Bertan parte hartu ahal izateko federatu lizentzia eguneratuta eduki beharko da. Partaide guztiak beharrezko kirol aseguroa eduki beharko dute. Deialdia

Eskola Kirolak Patinaia 2019-2020

Kaixo, Aurten Irristakak, Santa Luziako Uzturpe frontoian, 8-12 urte bitarteko haurrentzat patinaia ikastaroak eskainiko ditu. Izena emateko, beheko formularioa bete Urriaren 27a baino lehen. Izena eman

IRURAKO V. PATINAIA TXAPELKETA

Irurako V. Patinaia Txapelketa Martxoak 31 igandea. Eguraldi zoragarri batez gozotuaz, Irurako 5.garren abiadurako patinaia txapelketa ospatu dugu!!! Gipuzkoako txapelketa: ALEBIN MUTILAK 1 – PERU URKOLA 2 – IÑIGO BALDA INFANTIL NESKAK 1 – MARTA GARCIA 2 – IRAIA USON 3 – OIHANA ANDUEZA INFANTIL MUTILAK 1 – XIMON VILLALOBOS 2 – JULEN URKIZAR 3 – OIER ALONSO JUBENIK MUTILAK 1 -IBAI GABARAIN 2 – IÑAKI AZKUE 3 – JULEN …