Euskadiko Txapelketa 2021

Pandemiak ere gogor jo du patinaian. Azken urtean jasaten ari garen neurriek, are eta zailago egiten dute abiadurako patinaian entrenatzea. Hala eta guztiz ere, Irristaka Taldeko gazteak, beharrezko segurtasun neurriak hartuta gogor ari dira lanean. Eta asteburu honetan, Gasteizen ospatuko den Euskadiko Txapelketara joango dira lehiatzera.
Iaz, txapelketa bertan behera geratu zen, beste lasterketa guztiekin batera. Orduztik ez da inongo lasterketarik antolatu eta horrek, taldekideen motibazioa eta parte hartzea jaitsi du. Irristaka Taldetik, 13 parte hartzaile izango dira lehian: 5 infantiletan, 5 jubeniletan, 1 junior mailan eta beste 2 master kategorian. Larunbatean, kategoria guztiek Zirkuitoko Txapeleketa lehiatuko dute, eta igandean, infantilek, jubenilek eta senior kategoriek, Pistako Txapelketa.
Aurtengo txapelketa berezia izango da. Neurri zorrotzak izango direlako eta ez delako inongo publikorik izango. Beraz, etxetik taldekide, familien eta lagun guztien indarrak bidaltzen dizkiegu!

Hemen, Margaritan egindako entrenamenduko argazkiak ikusi ditzakezue.
Ikusi argazkiak

AUPA IRRISTAKA!!!