View Post

Gipuzkoako Errepide Txapelketa 2017

Igandean, Donostiako 15km Klasika Roller lasterketarekin batera, Gipuzkoako Federatuek aukera izan dute Gipuzkoako Errepideko Txapelketan lehiatzeko. Bertan parte hartu duten Irristakako taldekideek emaitza paregabeak lortuaz. Zorionik beroena lasterketan parte hartu duten taldekide guztiei. Hona hemen Gipuzkoako Errepideko Txapelketan Irristakako kideek lortutako emaitzak. KIROL EGOKITUA Alain Irazu (Urrea) SENIOR Imanol Imaz (Urrea) MASTER 30 GIZONEZKOAK Ilazki Zalakain (Urrea) Iñaki Zubillaga (Zilarra) …

View Post

15Km Donostia 2017

Gaur 15KM Donostia ospatu da eta aurten ere, Irristaka Taldeko kideak bertan izan dira. Gainera, bi taldekide podiumean izan ditugu. Unai Perea (Master 40) Lurdes Amonarriz (Master 50) Ikusi argazkiak Sailkapena

View Post

Parisko Maratoia 2017

Gaurkoan marea gorria Donostiara abiatu da 15km Donostia burutzeko asmotan. Baina gure taldekide batek Parisko norantza hartu eta bertan ospatu berri den lehendabiziko maratoia osatu du. Gloriarentzat esperientzia polita eta aldi berean, gogorra, bakarka burutu baitu. Ibilbide polita dela adierazi digu, baina “adokin” askoko guneak ere dituela eta horietako bat oso zati txarra izanik. Hona hemen bidalitako argazki batzuk. ZORIONAK!!!

View Post

Irurako III. Patin Lasterketa Herrikoia

Euria oztopatu nahirik ibili arren, ez du lortu Irurako III. Patin Lasterketako partaideak kokiltzera. Maila eta adin guztietako hainbat patinatzaileek parte hartu dute gaur goizean Iruran antolatu dugun III. patin lasterketa herrikoiean. Adin guztietako partaideak izan ditugu. Ilazki Zalakain eta Nagore Montes izan dira irabazleak eta Izaro Mujika lehen herritarra. Txikietan ez da sailkapenik egin eta partaide guztiak izan dira …

View Post

IRURAKO III. PATIN LASTERKETA HERRIKOIA

Urriak 1, igandea. Iruran, III. patin lasterketa herrikoia egingo da. Bertan, haur eta helduen lasterketak izango dira. 6 urtetik aurrera edonork parte hartu ahal izango du. Goizeko 11:30ean emango zaio irteera lehen lasterketari. Izen-ematea doakoa izango da eta irailak 28 arte egongo da epea zabalik. Izena emateko honako formularioa bete. Lasterketen luzerak 6-10 urte: 0,5 km 11-16 urte: 1,7 km …

View Post

Calafatetik Irristaka Taldea urrezko dominarekin itzuli da

Joan den asteburuan Irristakako taldekide batzuk Calafateko abiadura zirkuitoan izan ziren eta “24h roller tour” lasterketa ezberdinetan partu hartu zuten. 6 orduko, 12 orduko eta 24 orduko iraupen lasterketetan parte hartzeko aukera zegoen. Irristakatik M. Artola eta L. Amonarriz 6 ordukoan nesken kategorian lehiatu ziren eta urrezko domina irabazi zuten. Bigarren taldean R. Estibariz, I. Urkizar, P. Gorostegi, J. Atxega, …

View Post

Irristaka Alpeetan

Igande honetan, Alpeetan ospatu berri den Roll’Athlon 100 lasterketan Irristakako Taldekideak izan ditugu eta hona hemen beraiek idatzitako kronika txikia. Goizeko bost t´erdiak, gosaldu eta bagoaz Seyssel-era. Kotxea utzi, prestatu eta urduritasunak komunean utzi ondoren, bidegorritik barrena irteerara abiatzen gara. Lasterketa motzekoak derrigorrezko argazkia atera ostean, atze atzean jarri eta lasai abiatu gara, lehen kilometroan aldapa gora polita genuen eta. …

View Post

Irristaka Taldea ustekabean domina batekin itzuli da Espainiako IV. Maratoi Txapelketatik

Asteburu honetan Madrilgo nazioarteko patinaje maratoia ospatu da, bertan 4.000 patinatzaile bildu direlarik Castellana pasealekuan burututako proba desberdinetan. Lehendabizi popularren patinada izan zen eta ostean maratoi erdia eta maratoia. Madrilgo IV nazioarteko maratoia izateaz gain, Espainiako maratoi txapelketa izan zen, eta bertan bildu ziren espainiar estatuko distantzia luzeko irristalari hoberenak. Aurten lehen aldiz, Irristaka Taldearen partaidetza izan dugu Espainiako Maratoi …

Bici Bizi gau giroan

Aurreko larunbat gauean, Bici Bizi aitzaki izanik, patinatzaileok Tolosatik barrena irristatzeko aukera izan genuen. Azken honetan, eguraldia alde genuelarik, lagun mordoa bildu ginen 4km-ko ibilaldia burutzeko. Azkenean, bi buelta egin genituen eta gerturatutakoak pozik etxeratu ziren, datorrenaren ideia buruan izanik. Hona hemen gaueko laburpen txiki bat.