VII. INDOOR SARIA

VII. GP IRRISTAKA INDOOR SARIA

Aurten ere, VII. Irristaka Indoor Saria ospatuko da. Lehiaketa, azaroaren 27an ospatuko da goizeko bederatzi terditatik aurrera Tolosako Usabal Kiroldegian (Gipuzkoa). Sari hau IRRISTAKA TALDEAK antolatu du, Tolosako Udalaren laguntzarekin eta Gipuzkoako
Irristaketa Federazioaren zuzendaritza teknikoarekin.

Aurtengo edizio honetan, aldaketa batzuk ditugu. Esanguratsuena, 2010. urtetik aurrera jaiotako edonork parte hartu ahalko du, federatuta egon ala ez. Izena emateko epea azaroaren 24an itxiko da. Hortik aurrera, ez da onartuko inskripzio berririk. Gehienez, 100 parte hartzailek eman dezakete izena.

Izena emateko edota informazioa eskatzeko idatzi helbide honetara: irristaka@gmail.com

ANIMATU PARTE HARTZERA EDOTA IKUSTERA!