Nortzuk Gara


Tolosaldeko hainbat lagunek, umetan lasterketetan patinatzen ibilitakoak, iraupen eskiaren zaletuak udaran elur ezarengatik patinatzen ibiltzen zirenak, patinetako berezko eta aspaldiko zaletuak eta baita ikastarotan hasi berriak ziren hainbat eta hainbat lagunen artean, taldetxo bat elkartu eta horri denari seriotasun pixka bat eman eta talde bat sortzeko lanean hastea erabaki genuen.

Hasieran kosta egin zitzaigun gauzak lotzea, baina jendearen gogoaz eta laguntzaz gure taldetxoa egituratzea lortu genuen. Horrela IRRISTAKA TALDEA sortu zen; Tolosaldeko patinatzaile guztientzako taldea, talde herrikoia, auzo lanean lan egiten duena, patinaia modalidade ezberdinak lantzen dituena…

Gure filosofian, talde bat izanik, talde lanak garrantzi haundia dauka. Bestalde patinaia kirol bezala edo zerbait ludikoa bezala praktikatzen edo praktikatu nahi duen orok dauka lekua Irristaka Taldean. Gure esperientziarekin edozeinen jakin nahia asetzeko edo informazioa emateko beti prest gaudelarik. info@irristaka.eus taldearekin zuzenean harremanetan jarri nahi izan ezkero.

Euskerari ematen diogu lehentasuna gure arteko harremanetarako eta informazioa jartzerakoan, baina talde elebiduna gara.
Ez genuke ahaztu nahi, guretzako gaur egun oso garrantzitsua delarik, taldea adin guztietako pertsonez osatua dago, partaide guztiei tratu berdina ematen zaie eta eskubide berdinak dituzte.

Taldearen izaerari buruz gogoeta bat egin beharko bagenu, eta hitz gutxitan eslogan moduan laburpen bat egin, hitz hauek erabili genitzake:

IRRI ETA IRRIKAN DAGO IRRISTAKAREN ARRAKASTA.

(Batzuei irrika eta grinak mugitzen die, horrek bultzatzen die, baina guzti guztioi disfrutatzeak eta ondo pasatzeak, patinatzen, animatzen, dena delakoan. Horrek guztiak egiten du haundi Irristaka taldea!)