Bidegorriak

Tolosa – Itsasondo – Tolosa

Tolosako kiroldegitik hasi eta bidegorria jarraituz Alegira. Bertatik, karreteratik edo herritik jarraitu, berriz ere bidegorria hartu eta Ikaztegietara abiatzeko. Ikaztegieta herria karreteratik igaroko dugu eta Legorretaruntz abiatuko gara. Hona iristeko aldapa bat igo eta herria karreteratik igaroko dugu. Aurrera jarraitu eta Itsasondora abiatuko gara bertaraino iritsiaz.


Tolosa – Anoeta – Tolosa

Tolosako Gorriti plazatik abiatuta, bidegorria hartu Anoetarako bideruntz. Bidegorria jarraitu semaforora iritsi arte. Anoeta herrira iristeko karretera gurutzatu, eta espaloietik jarraitu. Azken zati hau ez da batere erosoa eta bueltatzeko, ondo frenatzen jakitea beharrezkoa da.


Lasterketak

Martin Fiz Maratoia 2016

2016ko Maiatzaren 15ean burututako Gasteizko Maratoieko ibilbidea.


Landak

Seignosse – Leon – Seignosse

Landatako Seignosse herritik abiatu eta Vieux-Boucau, Messanges eta Moilets-et-Maa herriak igaro ostean, Leon herriano egindako ibilbidea.