VI. Irristaka Indoor Saria

AURTEN BAI, VI. IRRISTAKA SARIA OSPATUKO DA!

Iaz ezin izan genuen ospatu, baina aurten irristaketa Tolosako Usabal kiroldegira itzultzen da.
Igande honetan, abenduaren 5ean, Irristaka Taldeak antolaturiko VI. Irristaka Indoor Saria ospatuko da. Abiadurako irristaketa egurrezko lurzoru azkarrean ikusteko aukera paregabea da.

Lasterketa laburrak eta biziak. Lau itzulitako lasterketa bakoitzean, 4 patinatzaileek beraien abilezia, teknika eta indarra uztartu beharko dituzte sailkatuak izateko eta garaipena eskuratzeko.

Sailkapenak bi kategoriatan banatuko dira: 16 urtez azpikoak eta 16 urtez gorakoak, neska zein mutiletan. Aurtengoan, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako hamar talde ezberdinetako kirolariek hartuko dute parte. Guztira, 51 patinatzaileek eman dute
izena, hamasei urtez azpiko 30 eta hamasei urtetik gorako 21ek. Aurten, Patxi Peula munduko txapelduna izango dugu lehian. Baita ere, aurtengo Behobiako bi txapeldunak: Aura Quintana eta Aitor Vacas. Eta nola ez, gure taldeko gazteak ere bertan izango ditugu! Gogoratu hauek aurten Euskadiko eta Espainiako txapelketetan ere ibili direla lehian.

10:00etan hasiko dira sailkatze probak eta 13:30 aldera bukatuko dira lasterketak. Tartean, erreleboetako lasterketa ikusgarriak ere jokatuko dira.

Ikuskizun paregabea eskainiko dute denek. Animatu ikustera!

Aurreko edizioetako argazkiak ikusteko: