AURTEN BAI, VI. IRRISTAKA SARIA OSPATUKO DA!
Iaz ezin izan genuen ospatu, baina aurten irristaketa Tolosako Usabal kiroldegira itzultzen da. Igande honetan, abenduaren 5ean, Irristaka Taldeak antolaturiko VI. Irristaka Indoor Saria ospatuko da. Abiadurako irristaketa egurrezko lurzoru azkarrean ikusteko aukera paregabea da. Lasterketa laburrak eta biziak. Lau itzulitako lasterketa bakoitzean, 4 patinatzaileek beraien abilezia, teknika eta indarra uztartu beharko dituzte sailkatuak izateko […]
AURTEN BAI, VI. IRRISTAKA SARIA OSPATUKO DA! Read More »






