Zer da LOPIVI?
LOPIVI (8/2021 Lege Organikoa) Haur eta Nerabeen indarkeriaren aurkako babes integralerako Lege Organikoa da.
Kirolaren eta aisialdiaren arloan dituen helburuak prebentzioa, detekzio goiztiarra eta adingabeen aurkako indarkeria egoeretan esku hartzea eta ingurune seguruak sortzea dira. Europan adingabeekin egindako azken ikerketa batek agerian uzten du kirolaren arloan pertsonen arteko indarkeriaren prebalentzia handia dela. Ikerketak erakusten du indarkeriaren jarrera asimilatu eta normalizatu asko ditugula.
Gorputz-kirol jarduera oso garrantzitsua da haur eta nerabeen garapen egokirako. Gizarte gisa ingurune seguruak eta babesa zor diegu jarduera hori egin ahal izateko. Egin dezagun elkarrekin.
Gure LOPIVI Protokoloa
Gure LOPIVI Ziurtagiria