IRRISTAKA ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Gasteizen jokatutako Euskadiko Txapelketan, Irristakako 6 patinatzailek, Espainiako txapelketetara pasatzea lortu zuten: Ximon Villalobos, Julen Urkizar, Oier Alonso, Marta Garcia, Ekhi Civico eta Jon Urkizarrek.

Maiatzaren 8-9an, Iruñean jokatutako Estatuko Zirkuitu Txapelketan, hamaika federaziotako 39 klubetako 226 patinatzailek parte hartu zuten. Nafarroa izan zen parte hartzaile gehien zituen federazioa (61), ondotik Valentzia (37), Asturias (35), Madril (22), Katalunia (19), Galizia (12), Aragoi (11), Gaztela eta Leon (11), Andaluzia (9) eta ordezkaritza zuten adingabeen artean, euskal federazioa izan zen partaide gutxienekoa (7), horietatik 6 Irristaka Taldekoak izanik.

Asteburuan lortutako emaitzekin taldekiak pozik daude, hau izan baita maila nazionalean haur eta gazteen mailan lehen aldiz parte hartu dutena.

Lehen jardunaldia Antoniuttiko Zirkuitu itzel batean izan zen, bero itogarri batekin. Hala eta guztiz ere, Jon Urkizarrek 11. postu ona lortu zuen 5.000 puntuko proban eta Ximon Villalobosek 14. postua lortu zuen 8.000 puntuko proban.

Bigarren egunean, eguraldi iragarpenik txarrenek asmatu egin zuten. Haize izoztuarekin batera, etengabeko euri zaparradapean, Ardoi poligonoan kanporatze proba luzeak egin ziren. Baldintza hauek, ez zituen gure patinatzaileak kikildu, eta Jon eta Julen Urkizar anaiek 9. eta 15. postua lortu zuten euren kategorietan. Aipatzekoa da, baita ere, bi jardunaldietako gainontzeko partehartzaileek egindako lana: Ekhi Civico, Oier Alonso eta Marta Garcia. Hor egon izana, onenekin batera, harro egoteko modukoa da Tolosarrentzat.

Egunotan, Beñat Azurmendi entrenatzaileak egindako lan guztia ikusi ahal izan dugu.

Gainera, Gipuzkoan kirol-modalitate hori egiteko instalaziorik ez edukitzeak, are balio handiagoa ematen die lortutako emaitzei. Kontuan hartu behar dugu, Irristakak Uzturpe kiroldegia baino ez duela entrenamenduak egiteko eta hau zirkuituko lehiaketa bat zela, 10.000 mt-ko distantziak zituena.

Maiatzaren 22an Senior Mailako Txapelketa Nazionala izango da, eta Ibai Gabarain gure ordezkariak parte hartuko du.

ZORIONAK eta AUPA IRRISTAKA!!!