IRURAKO IV. PATIN LASTERKETA HERRIKOIA

Apirilak 15, igandea. Iruran, IV. patin lasterketa herrikoia egingo da. Bertan, haur eta helduen lasterketak izango dira. 6 urtetik aurrera edonork parte hartu ahal izango du.

Goizeko 11:30ean emango zaio irteera lehen lasterketari.

Izen-ematea doakoa izango da eta apirilak 12 arte egongo da epea zabalik. Izena emateko honako formularioa bete.

Lasterketen luzerak
6-10 urte: 0,5 km
11-16 urte: 1,7 km
>16 urte: 8,5 km

  • Kaskoa derrigorrezkoa izango da eta babesgarriak gomendagarriak
  • Antolakuntzak beharrezkoa ikusiko balu, azken orduko edozein aldaketa egiteko eskubidea izango luke.