Asteburu honetan, Maiatzaren 8 eta 9an, Iruñeako Antoniutti zirkuituan Espainiako Zirkuituko Infantil eta Juvenil Txapelketa eta Alebin mailako Espainiako Zirkuituko Kopa jokatuko da.
Kategoria horietako Espainiako esprinter onenak lehiatuko dute. Horien artean, Irristaka taldeko 6 patinatzaile izango ditugu: Ximon Villalobos, Julen Urkizar, Oier Alonso, Marta García, Ekhi Civico eta Jon Urkizar.
Lasterketak, Antoniuttiko zirkuituan izango dira, 430 metroko soka duena eta asfaltozko aglomeratu zorua.
Honako proba hauek egingo dira: esprinteko itzulia, 100 metro esprinta, 5.000 metro puntuak, 1.500 metro lerroa, 10.000 metro puntuak, 3.000 metro puntuak, 8.000 metro kanporatuak eta 10.000 metro kanporatuak.
Lehiaketa guztia streaming bidez jarraitu ahal izango da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera FEPTVn.
![[:eu]San Silbestre 2016[:es]San Silvestre 2016[:]](https://www.irristaka.eus/wp-content/uploads/2017/01/azpeitia2016-1.jpg)
![[:eu]Martin Fiz Maratoiari begira[:es]Mirando a la maratón Martín Fiz[:]](https://www.irristaka.eus/wp-content/uploads/2017/01/Martin_Fiz_Maratoia_2016_3282-1-1024x683.jpg)